XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengo asekada

LEZOKO Gabiria baserrira morroi joan nintzanean, zazpi edo zortziren bat urte nituan nik.

Garai artan gaur baiño baserritar geiago joaten zan Santo Tomasetan errenta eta kapoiak baserri-nagusiari eramatera, eta baserri ontako nere nagusi Joxe Agirrek ere eraman bear izaten zizkion Donostian bizi zan bere baserri-nagusiari.

Errenta eta kapoien ordainez, nagusiak ematen zizkion bakaillo bat, bi tomate poto eta libra bat txokolate.

Auzoan bagenduan Daita izena zuan baserri bat.

Ango maiztarrak ere, ain zuzen, Donostiara eraman bear izaten zituan errenta eta kapoiak. Antxe bizi baizan bere baserri-nagusia.

Kapoiekin eramaten zituzten bi baserrietako saskiak Gabiriako nere etxekoandreak ekartzen zituan Donostiatik bere etxera; eta, nere nagusiari bezela, berdin ematen zizkion bere baserri-nagusiak Daitako gizonari ere: bakaillo bat, bi tomate poto eta libra bat txokolate.

Santo Tomas egun artan, arratsaldean, iru t'erdiak alde ortan, nere etxekoandre Eulalik bialtzen niñun.

Xestoa eskura ematen zidan esanez: - Tira: au eraman zazu Daitara, eta txintxo-txintxo etorri illundu baiño lenago.